Hasiera ona eman diegu 30. urteurreneko ospakizunei

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2014ko urr. 8a, 11:11

Antzuolatik 33 lagun elkartu ginen. Urdazubiko kobazulotik hasi eta pottoken ikurrak jarraituta, Zugarramurdi pasa genuen. Benta Anttonen topo egin genuen aihertarrekin. Hauek (40 bat lagun) Sara herritik irtenda zeuden.

2 ordu eta erdiko ibilaldia egin genuen topo egin arte. Antton Bentan, aperitifa hartuaz bi herrien arteko komunikazioa sendotu genuen; gero bakoitzak eramandako janaria disfrutatu eta konpartitu genuen. Arratsaldean, 16:30ak inguruan, oinez Sarako kobazuloetara joan ginen (15-20min) eta bertan autobusa hartu genuen etxera ordu onean iristeko. Dena oso ondo joan zen eta hasiera ona eman genion 30. urteurreneko ospakizunei. Gogoratu hurrengo ekintzak urriaren 15ean eta 25ean ospatuko direla. Amaitzeko ekintza honen argazki batzuk hemen dituzue ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak