Omenaldi honekin, Arrasateko sozialistek hildako alderdikidea gogoratu dute eta beraientzat eredugarria dela onartu dute. Halaber, ETAk sozialista izateagatik hil zuen Isaiasen memoria bizirik mantentzea bere eginbeharra dela ziurtatu dute.
Azkenik, Arrasateko bizilagunak gonbidatu ditu, datorren igandean, martxoak 12, PSE-EEk bere hilketaren lekuan, Navas de Tolosa kaleko 3. zenbakian, eguerdiko 12:00etan antolatu duen ekitaldira etor daitezen. Bertan, Isaias Carrascoren familiaz gain, Eneko Andueza PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusiak ere parte hartuko du lore-eskaintzan.