Arrasateko udal gobernuko kideek jasaten duten jazarpena eteteko eskatu du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Sozialistak 2023ko mar. 13a, 11:38

Eraso horiek legegiltzaldi osoan gertzatzen ari dira

Aritz Murua, udal talde sozialistaren bozeramaileak gogor gaitzetsi ditu Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak jasan dituen pintadak, eta familia sozialistaren elkartasuna adierazi dio udalburuari. Gainera, “jazarpen jokabide totalitario” horiek “onartezinak” dira, eta PSE-EE beti egongo da jazartzaileen kontra. Hala jakinaraziko dugu datorren astelehenean, abenduaren 12an, izango den Bozeramaileen Batzordean.

Bestalde, prentsa-ohar batean, Ubarretxena, orain, eta Victor Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotzia jasaten ari diren jazarpena etetea eskatu du. 2021eko urrian, garai hortako bozeramaile sozialistak irain eta jazarpen kanpaina jasan zuen ere, herriko kaleetan Fuentesen aurpegiko pegatinak agertu zirenean. Are gehiago, 2021eko urtarrilean, ezezagun batzuek eraso egin zioten Arrasateko Elkarte Sozialistaren egoitzari gauez, pertsiana apurtuz eta fatxadetan honako esaldi hauek idatziz: «PSOE faxista». Mozolorik ez. Aski da”.

“Egoera hori onartezina da, pintadekin erasotzen zaien pertsonek ez ezik, familiak eta lagunek ere pairatzen dutelako. Beraz, eraso horiek soberan daude”, esan du. Areago, “Arrasaten onartezinak dira eta beste garai batzuk gogorarazten dituzte, iraganean geratu ziren garaietara garamatza”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak