Aritz Murua, udal talde sozialistaren bozeramaileak gogor gaitzetsi ditu Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak jasan dituen pintadak, eta familia sozialistaren elkartasuna adierazi dio udalburuari. Gainera, “jazarpen jokabide totalitario” horiek “onartezinak” dira, eta PSE-EE beti egongo da jazartzaileen kontra. Hala jakinaraziko dugu datorren astelehenean, abenduaren 12an, izango den Bozeramaileen Batzordean.
Bestalde, prentsa-ohar batean, Ubarretxena, orain, eta Victor Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotzia jasaten ari diren jazarpena etetea eskatu du. Eraso horiek legegintzaldi osoan gertatzen ari dira. 2021eko urrian, garai hortako bozeramaile sozialistak irain eta jazarpen kanpaina jasan zuen ere, herriko kaleetan Fuentesen aurpegiko pegatinak agertu zirenean. Are gehiago, 2021eko urtarrilean, ezezagun batzuek eraso egin zioten Arrasateko Elkarte Sozialistaren egoitzari gauez, pertsiana apurtuz eta fatxadetan honako esaldi hauek idatziz: «PSOE faxista». Mozalik ez. Aski da”.
“Egoera hori onartezina da, pintadekin erasotzen zaien pertsonek ez ezik, familiak eta lagunek ere pairatzen dutelako. Beraz, eraso horiek soberan daude”, esan du. Areago, “Arrasaten onartezinak dira eta beste garai batzuk gogorarazten dituzte, iraganean geratu ziren garaietara garamatza”.