PSE-EEko politikari ohi Gemma Zabaleta eta Gazta zati bat lanaren egile Jon Maia gonbidatu genituen Kulturatera. Zabaletak "oinarrizko balio demokratiko" moduan definitu zuen erabakitzeko eskubidea. Maiak uste du "beharrezkoa" dela ekimena bera: "Garrantzitsuena ez du lortu oraindik. Alegia, denok gure etorkizuna bozkatzera joango garen eguna, hori da helburua". Ekainaren 21ean goazen denok Donostiara!