Ekainaren 21ean Gure Esku Dagoren ekitaldi nagusia

Iaz Durango eta Iruñea lotu genuen Giza Kate erraldoia osatuta. Aurten, ekainaren 21a da gorde beharreko data. Egun horretan, hiriburuak borondatez betetzera goaz. Horretarako, hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu, azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari garen oihal-zatiak elkar josita. Arrasatetik Donostiara joango gara eta Anoetako festan hartuko dugu parte.

 

Ekainak 21eko festan parte hartzera animatzen zaituztegu, non, beste batzuen artean, honako ekintzak izango dituzuen: oihal katea, musika kontzertuak, haurrentzako programazio berezia Ilunben, kontzertuak, erromeria, Danborrada, erraldoi eta konpartsak, bazkari musikatua eta hamaika ekintza gehiago. Bitartean, Ehuntze Eguneko irudiak jasotzen dituen bideoa.

 

Ekainaren 21era begira oharrak

Ekainaren 21a behar den bezala atera dadin, herritarrok kontuan izateko ohar batzuk azaldu nahi ditugu:

  • Donostiara joateko autobusak: Goizeko 10:00etan irtengo gara Arrasatetik eta ekitaldia amaitzean bueltatuko gara. Txartelak Arrasateko Gure Esko Dagok ostegun eta ostiraletan 19:00tatik 20:30tara Portaloian jartzen den mahaian egongo dira salgai.
  • Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak: Arrasateko Gure Esku Dagok ostegun eta ostiraletan 19:00tatik 20:30tara Portaloian jartzen duen mahaian izango dira salgai. Prezioak honakoak dira: helduak: 10 euro eta haurrak: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak