Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egingo dugu domekan Herriko plazan (euria egiten badu, Uarkape pilotalekuan). Gure Esku Dagoren aurtengo helburua da “sentsibilitate ezberdinak erabakitze eskubidean elkartzea (ehuntzea)” eta hori irudikatzeko oihal ezberdinak ehunduz egingo da.
Aurtengo ekintza nagusia Ekainaren 21ean egingo dugu, Euskal Herriko hiriburuetan eraikiko diren hautestontzietan herritarron borondateak irudikatuko dituzten oihalak izango dira. Ordurarte herrian jasotakoak josten hasiko gara eta ehuntze prozesua irudikatuko dugu jai giroan eta ekintzaz betetako egun eder baten. Jostun koadrila paregabe batek oihalak josten dituzten bitartean akrobatak, trikitilariak, albokariak, bertsolariak, irrintzilariak eta txalapartariak izango dira, baita umeentzako tailerrak eta The Potes taldearen emanaldia eta jan-edana izango dira.
Saretzeko informazio puntua, oihalak, kamisetak etb salgai egongo dira ekitaldia irauten duen bitartean.
EGITARAUA
11:00 Musikarekin ekitaldia berotzen hasiko da.
11:30 Txalapartariak
11:40 Trikitilariak
12.30 Irrintzilariak / Txalapartariak
13:00 Akrobatak / Zirkoa
13:30 Txatxilipurdirekin umeak protagonista
13:35 Esku-oihala jasoko da, Alboka, Pandero jotzailea etb.