EHUNTZE EGUNA:
Herrietan ordu-arte jasotako oihalak josten hasiko gara eta ehuntze prozesua irudikatuko dugu. Nola ez, jai giroan eta ekintzaz betetako egun eder baten. Gurean, Arrasaten, apirilak 26an izango dugu jai hau, herriko plazan (Uarkape frontoian euria egin ezkero). Jostun koadrila paregabe batek oihalak josten dituzten bitartean Akrobatak, trikitilariak, albokariak, txalapartariak izango dira, baita umeentzako tailerrak eta jan-edana ere bai.