Atzo arratsaldean Jostunak dokumentala izan zen ikusgai Amaia Antzokian. Bertara gerturatu zirenak, ekainaren ñko giza katerako bidea eta erabakitzeko eskubideari buruzko hainbat iritzi biltzen dituen lanaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahaleginean, filma, tresna bihurtu da Gure Esku Dago dinamikaren prozesua azaltzeko; erreferenteak diren hainbat lagunen adierazpenak biltzeaz gain, 2014ko hainbat hilabeteetan zehar egindako lanarekin 150.000 laguneko giza katea nola eratu zen erakusten baitu.Txalo artean amaitu zen ekitaldia eta aurtengo erabakia ehuntzen jarraitzeko indarrez irten ziren bertara gerturatutakoak.