2015/03/04 19:00

'Jostunak' dokumentala

'Jostunak' dokumentala
Amaia antzokia, Arrasate

Jostunak dokumentalak bi bide proposatzen dizkigu: Batetik Durango eta Iruñea artean 150.000 herritar elkarri eskutik helduta jartzea lortu zuen giza katearean eta Gure Esku Dago dinamikaren sustraitze prozesuaren kontakizuna dakar, hedabideetan agertu ez den kronika, nola abiatu ziren lehen batzordeak, nola sortu ziren konplizitate berriak, nola jarri ziren abian asmo berriak. Bestetik, euskal bizitza publikoan erreferentzia diren hainbat pertsonen ahotik erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko saiakera da: Zein da euskal subjektua? Erabakitzeko eskubidea abertzaleen kontua da ala demokrazia ariketa hutsa? Zer da lehenbizi, legea ala herritarren borondatea? Zer aldatzen du herritarrok «gure esku dago» esateak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak