‘Jostunak’ Dokumentala
Borondateen eta identitateen mosaiko bat da gure herria, kolore eta trazu oso desberdineko herritarrak elkarrekin bizi diren lur eremua. Durango eta Iruñea artean 2014ko ekainaren 8an marraztu zen irribarreak borondate horiek guztiak jostea zuen helburu eta jostun lanean jardun zuten horretarako milaka herritarrek.
‘Jostunak’ herritarrrak protagonista bilakatu dituen ekimen horren kontakizuna da, titular handietara iritsi aurretik ezberdinen artean sortu den konplizitate horren kronika. Iraganeko ezina gaurko ekimen eta biharko esperantza bihurtu dituzten jostunen istorioa.
Jostunak gara, gaur borondateenak, bihar erabakiarenak.