Apirilak 29: Belaunaldien Arteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Nagusien Kontseilua-Anakon 2026ko apirilaren 21a

ANAKON Arrasateko Nagusien Kontseiluak gizartearekin lotzen gaituzten keinu txikiak berreskuratzearen garrantzian jarri nahi du fokua. Kaixo!, agur!, zelan?… bezalako hitz errazak gure eguneroko elkarbizitzaren parte dira, baina gero eta gehiago ari dira galtzen gure oraingo bizi-erritmoan.

ANAKONetik errealitate horri buruz hausnartzera gonbidatu nahi dugu. Egun hau izan dadila belaunaldien arteko gertutasuna, adiskidetasuna eta elkarrekiko errespetua sustatzeko, komunikazio xumea eta gizatiarra gizarte kohesionatuago baten oinarria dela gogoratuz.
 
Egunerokoan duten garrantzia berreskuratu, hausnartu eta partekatzeko egun bat bultzatu nahi du ANAKONek ekimen honekin, gure inguruko gazte eta adinekoen arteko loturak indartuz.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak