Esker ona hitzaldian parte hartutako guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Nagusien Kontseilua-Anakon 2026ko martxoaren 18a

ANAKONetik eskerrak eman nahi dizkiegu atzo Jabier Yanguasek emandako Bakardadearen erronka hitzaldian parte hartu zuten guztiei.

Gure komunitatean zahartze aktibo, parte-hartzaile eta osasungarri baten alde lan egiteko eta gogoeta egiteko dagoen interesa erakusten du bertaratze handiak.

ANAKONetik ildo horretan lanean jarraituko dugu, ez bakarrik hitzaldiekin, baita parte-hartzea eta bizikidetza sustatzen duten irteera, topaketa eta jarduerekin ere.

Espero dugu, beti bezala, arrasatear guztion laguntza izaten jarraituko dugula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak