Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskaera lau alderdi politikori

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Nagusien Kontseilua-Anakon 2023ko apirilaren 4a

Arrasateko Nagusien Kontseilua sortu zutenekoa.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak planteamendu bat egin die Arrasateko lau alderdi politikori: EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Podemos Arrasate. Proposamena honako hau izan da:

65 urtetik gorakoa da Arrasateko biztanleriaren %25 eta gure ustez, nagusiaren zinegotzigoa –gazteriarena dagoen bezala– oso lagungarria izango litzateke gure herrirako. Baita leihatila bakarra ere, honako kudeaketa hauek egiteko: eten digitala eta bestelako hainbat kudeaketa.

NANa izapidetzeko bulego bat jartzea ondo legoke, baita Gizarte Segurantzarekin lotutako gaietarako, Mugi txartela eta gai energetikoei, elektrizitateari eta gasari buruzko informazio-puntua –enpresarena ez dena– izatea ere interesgarria deritzogu.

Nahi genuke Arrasate zerbitzuak dituen herria izatea, beste herri batzuetara gestioak egitera joan behar izan gabe.

Eskaera horiek lau alderdiei helarazi dizkiegu, hauteskunde-kanpainan kontuan har gaitzaten. Esan eta eskertu nahi dugu Arrasateko lau alderdiek ondo hartu gaituztela eta partekatu dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak