Arrasate Herri Eskolako ikasle batzuek ekainaren 5ean Zubillagako suhiltzaile parkea bisitatzeko aukera izan dute. Esperientzia aberasgarri honen bidez, suhiltzaileen lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute, eta gizartearentzat egiten duten lanaren garrantziaz jabetu dira.
Bisitan zehar, parkeko instalazioak ezagutu dituzte, suhiltzaileen eguneroko jardunaren berri izan dute eta larrialdi egoeretan erabiltzen dituzten material eta ibilgailuak ikusi ahal izan dituzte. Gainera, suhiltzaileen kamioietara igotzeko aukera ere izan dute, ikasleen artean ilusio handiena sortu duen uneetako bat izanik.
Arrasate Herri Eskolatik gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu Zubillagako suhiltzaile parkeko langile guztiei, jasotako harreragatik, emandako azalpenengatik eta une oro erakutsitako gertutasun eta arretagatik. Haien eskuzabaltasunari esker, gure ikasleek esperientzia ahaztezina eta oso hezigarria bizi ahal izan dute.