Astean zehar,bai Haur Hezkuntzan baita Lehen Hezkuntzan ere hainbat jarduera antolatu dira, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartze handiarekin. Besteak beste, bertako irakasle, irakasle ohi eta familiek kontatutako ipuinak nabarmendu behar dira; jarduera berezi honetan, istorioak partekatu dituzte ikasleekin, hurbileko eta aberasgarriak izan diren uneak sortuz. Halaber, marrazki eta lelo lehiaketak egin dira, non ikasleek beren sormena eta irudimena adierazteko aukera izan duten.
Bestalde, une aipagarrienetako bat ingelesezko antzerkia izan da, hiztun natibo batek eskainia, ikasleei hizkuntza modu dinamiko eta ezberdin batean bizitzeko aukera eman diena, ikaskuntza motibagarriago bihurtuz.
Aipatzekoa da Haur Hezkuntzara, Porrotxin pailazoaren bisita berezia Ikasle guztien artean poza, ilusioa eta barreak zabaldu dituena. Zalantzarik gabe, komunitate hezitzailean arrasto oso positiboa utzi duen esperientzia aberasgarria izan da.
Aurreko urteetan bezala, Ipuinaren Asteak arrakasta handia izan du. Ikasleek asko gozatu dute antolatutako jarduerekin, eta, aldi berean, irakurketara hurbiltzeko aukera izan dute, bai ikuspegi atsegin batetik bai akademikotik, beren irakur-ohiturak indartuz.
Amaitzeko, gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiei; izan ere, haien inplikazio eta laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke horrelako jarduerak aurrera eramatea.