ESKERRIK ASKO

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Herri Eskola 2020ko eka. 26a, 15:31
   
ARRASATE HERRI ESKOLAKO IRAKASLEEN ESKERRAK

COVID-19ak azken hilabeteetan eragin duen egoerak hainbat etxeetan zailtasun mota ezberdinak sortu ditu. Zailtasun horiei erantzuna eman nahian Arrasateko herritar batzuk laguntza plataforma sortu zuten. 

Arrasate Herri Eskolako irakasleok eskertu nahi dizuegu, laguntza sare herritarreko parte izan zaretenoi, modu desinteresatu batean gure ikasleen ongizatea bermatzen laguntzeagatik.

Inoiz baino berekoiago bihurtu garen momentu hauetan, asko eskertzen dugu izan duzuen elkartasun adierazpena. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke, kasu askotan, etxean eskolarekin jarraitzea. 

Eskerrik asko bihotz bihotzez egoera zail honetan gure ikasleen beharrei erantzuten laguntzeagatik. 

AHEko irakasle taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak