Aurten ere ospatu zuten Euskararen eguna Arrasateko Herri Eskolakoek. Eskolak girotu eta Buztantxoren bisitaz gain, hainbat jolas eta dinamika burutu zituzten. Ospakizunei bukaera emateko, denen artean euskararen presentzia areagotzeari esker lortutako magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten denek. Ederra benetan Abenduaren 3ak utzitako ajea, egunerokotasunean euskara ereiten jarraitzeko indarberriturik baitaude herri eskolakoak. URRA URRA URRA…EUSKARARI EGURRA!