Zuhatzako egonaldia, Arrasate Herri Eskolako 4. mailakoen oroitzapen ederra

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Herri Eskola 2017ko urriaren 17a

Arrasate Herri Eskolako 4. mailako neska-mutikoek 3 eguneko egonaldia egin zuten Zuhatzako uhartean, irailaren 27tik 29ra. Eguraldia zoragarria lagun, primeran pasatu zuten uretako ekintzak eginez: piraguetan, pedaloetan, arraunean, belaontzian, windsurfean… Egunero ibili ziren bainutokian ere, txirrista eta tranpolina dituen plataforma batean saltoka eta igerian. Halere, batzuek gehiago oroituko dira ikaskideekin literetan lo egin izanaz, suaren inguruko gaueko abesti eta jolasetaz, gorde-gordeka ziharduten orkatzez eta untxiez…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak