“Liburuarekin irri bihotzean xirri” ARRASATE HERRI ESKOLAN IPUIN ASTEA MAIATZAK 2tik 6ra

Erabiltzailearen aurpegia
Urtero bezala aurten ere maiatzak 2tik 6ra bitartean Arrasate Herri Eskolak ipuin astea ospatuko du. Aste horretan zehar Arrasate Herri eskolako ikasle, irakasle eta hianbat guraso ipuin munduan murgilduko dira. Esan beharra dago gurasoen ipuin ekitaldia plater nagusia dela.Ekimen honetan eskolako zenbait gurasok hizkuntz ezberdinetan gustoko ipuina kontatuko dute.Aldez aurretik ikasle bakoitza, bi ipuin entzuteko, eskolan antolatzen den txartelen salmentara joan beharko da hauek lortzera. Ekitaldi honetaz gain honako beste ekintza hauek ere burutzen dira:
 Amaia antzokian atzerriko hizkuntzan ipuin ezberdinen antzezpena
 Horma-irudirako lelo lehiaketa
 Ipuin partekatua
Aipatutako ekintzak helburu hauek lortzeko eraman dira aurrera:
  • Irakurketaren zaletasuna bultzatzea
  • Euskeraren erabilera areagotzea
  • Kulturartekotasuna sustatzea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.