Elkarbizitza proiektu barruan, Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkartea eta Elkarbizitza batzordeak antolatuta, ikasle eta guraso batzuk mendi irteera polita egin dugu asteburuan. Arabako mendialdean dagoen Izkiko natura-parkean pasa genuen igandea. Autobusak Korres herrian utzi gintuen eta bertatik mendi buelta polita eman genuen. Bertan bazkaldu eta herriko txokoak ezagutzeko aukera izan genuen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.