Nile Agirretxe bigarren infantilen artean, Gipuzkoako 1.000 metroko proban

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Atletiko Taldea 2026ko maiatzaren 4a

Nile Agirretxe podiumean. (Argazkia: Arrasate Atletiko)

Atzo, maiatzaren 2an, Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketa jokatu zen Ordiziako Altamiran. Bertan, Arrasate Atletiko taldeko hainbat atleta izan ziren. Taldeko Nile Agirretxek zilarrezko domina lortu zuen 1.000 metroko lasterketan. 

Alebinetan, June Urrutia eta Eider Rubio 1.000 metroko proban lehiatu ziren, eta Haizea Orobengoa eta Maddi Agirretxe 60 metrokoan.

Infantiletan, berriz, Irati Regodesebes eta Izadi Bengoa 80 metroko lasterketan aritu ziren, eta Jakes Berasaluce, Nile Agirretxe, Anne Arrieta eta Alaitz Berasaluce 1.000 metrokoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak