Pasa den zapatuan, apirilaren 18an, Mojategik Gipuzkoako Atletismo Txapelketa hartu zuen. Bertan, Arrasate Atletismo Taldeko hogeita bi atleta lehiatu ziren. Dominak ere lortu zituzten klubeko atletek. Ane del Fresnok eta Oihan Zuluetak urrezko domina lortu zuten 100 eta 200 metrotako lasterketetan, Martin Davilak 400 metrokoan, Markel Rodriguezek 800 metrokoan eta Izaro Llodiok 1500 metrokoan. Zilarrezko domina, berriz, Julen Hierrok 400 metrokoan, Lander Lanzosek 400 metrokoan eta Harriet Arregik 1500 metrokoan jaso zuten. Eta, Danel Ruizek brontzezko bi domina jaso zituen, bata 100 metrokoan eta bestea 200 metrokoan.
Bestalde, domekan, Irunen (Gipuzkoa) ospatutako Eskolarteko Txapelketan aritu zen Nile Agirretxe, eta 500 metroko lasterketan zilarrezko domina lortu zuen.