400 metrotako proban Gipuzkoako txapelduna izan zen Maia Etxebarria aretxabaletarra; haren taldekide Asier Bueno txapeldunordea, eta Olatz Martinez, laugarren sailkatu zen.

100 metrotako proban Oihan Zulueta txapeldunordea izan zen, Danel Ruiz hirugarrena eta Ane del Fresno aretxabaletarra, laugarrena. Julen Hierrok seigarren sailkatzea lortu zuen bere seriean eta Nora Ruiz, Maren Aperribai eta Ane Lopezek ere hartu zuten parte; horiek guztiak baina ez ziren finalera sailkatu.
Unai Garcia seigarrena izan zen 1.500 metrotako proban. Eta 800 metrotan Markel Rodriguez eta Lander Lanzos laugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren; Rodriguezek, gainera, marka pertsonala ondu zuen.
Oihan Zulueta 200 metrotako proban ere txapeldunorde izan zen, horrek ere marka pertsonala hobetuta.
Orain Euskadiko txapelketari begira jarriko dira atletak, bi aste barru jokatuko delako.