Bost domina Gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Atletiko Taldea 2025eko apirilaren 7a

Gipuzkoako eskolarteko txapelketako bi jardunaldi jokatu dituzte Arrasate Atletiko taldeko kideek, alebin eta infantil mailan. Zilarrezko lau domina eta brontzezko bat lortu dituzte.

Honako hauek dira Arrasate Atletikoko korrikalariek Gipuzkoako eskolarteko txapelketan lortu dituzten emaitzak:

  Alebin maila Infantil maila
150 metro Jurgi Davila (22,09)

Julen Hierro (19,12; bigarren sailkatua)
Irati Regodesebes (21,64)
Aiora Beato (22,09)
Sara Hierro  (23,48)

500 metro Jurgi Davila (1:32,43)
Alaitz Berasaluce (1:38,99)
Anne Arrieta (1:39,68)
Nile Agirretxe (1:23,84; bigarren sailkatua)
Elene Kortabarria (1:28,23)
2000 metro Anne Arrieta (7:57,61; bigarren sailkatua)
Alaitz Berasaluce (7:59,46; hirugarren sailkatua)
Nile Agirretxe (7:00,10; bigarren sailkatua)
Elene Kortabarria (7:46,76)
Ainhoa Plaza  (7:56,36)

Datorren domekan, hilaren 13an, Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute, Anoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak