Euskadiko txapelketan, 60 metroko proban, Ane del Fresno (8:26), Oihan Zulueta (7:11) eta Danel Ruiz (7:50) aritu ziren. Halaber, 200 metroko proban, Oihan Zuluetak 22:96 egin zuen eta Seckou Sissokok, 400 metrokoan, 51:02
San Martingo krosari dagokionez, benjamin mailako nesketan, honako emaitza hauek eskuratu zituzten Arrasate Atletiko Taldekoek: June Arruti, irabazle; Nora Ezkurra, hirugarren; Leire Etxebarria, seigarren; Olaia Alonso, zazpigarren; Garazi Lizaso, zortzigarren; Eider Rubio, bederatzigarren; Uxue Segurola, hamaikagarren; eta Maia Alberdi, hamabigarren. Mutiletan, aldiz, Martin Elorza lehen postuan helmugaratu zen.
Alebin mailan, nesketan, Alaitz Berasaluze bigarren izan zen; Anne Arrieta, laugarren; Enara Manterola, hogeigarren; eta Maddi Agirretxe, hogeita batgarren. Mutiletan, berriz, Itoitz Herrera zazpigarren sailkatu zen; Ibai Ezkurra, hamalaugarren eta Julen Garai, hogeita hirugarren.
Infantil mailan, nesketan, Nile Agirretxek irabazi zuen proba; Elene Kortabarria seigarren sailkatu zen; Ainhoa Plaza, hamargarren, Irati Regodesebes, hemeretzigarren, Aiora Beato, hogeigarren; eta Sara Hierro, hogeita bigarren. Mutiletan, Julen Hierrok zazpigarren postua lortu zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!