Asteburu emankorra Arrasate Atletiko Taldeko kideentzat

Joan den asteburuan bi txapelketa izan zituzten arrasatearrek. Batetik, Anoetako belodromoan, Gipuzkoako txapelketa. Bestetik, Zumarragako Argixao gunean, Goierriko krosa.

Gipuzkoako txapelketari dagokionez, honako hauek dira emaitzak:

400 metroko proban, Olatz Martinezek 1:07:00 egin zuen eta Sickou Sissokok, berriz, 51:63.

60 metroko proban, Oihan Zulueta Gipuzkoako txapeldunorde izan zen, (7:11). Danel Ruizek 7:43 egin zuen eta Iker Menorrek, 7:45.

200 metroko proban Seckou Sissoko laugarren sailkatu zen (22:73) eta Asier Buenok 24:92ko denbora egin zuen.

Goierriko krosean, berriz, alebin mailan, Alaitz Berasaluce bigarren sailkatu zen eta Anne Arrieta, hirugarren. Mutiletan, Jurgi Davilak laugarren bukatu zuen.

Infantil mailan, Elene Kortabarria bosgarren izan zen; Ainhoa Plaza, zazpigarren; Irati Regodesebes, hamabigarren; eta Sara Hierro, hamaseigarren. Mutiletan, Julen Hierro hamalaugarren helmugaratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak