Infantil mailan, gizonezkoetan, Julen Hierrok hamaseigarren postua eskuratu zuen. Emakumezkoetan, berriz, honako emaitza hauek eskuratu zituzten arrasatearrek: Nile Agirretxek, lehen postua; Ainhoa Plazak, zazpigarrena; Elene Kortabarriak, zortzigarrena, Irati Regodesebesek, hogeita laugarrena eta Aiora Beatok, hogeita bosgarrena.
Alebin mailan, berriz, gizonezkoetan laugarren egin zuen Jurgi Davilak. Emakumezkoetan, Alaitz Berasaluze hirugarren sailkatu zen; Anne Arrieta, bosgarren eta Maddi Agirretxe, hogeita hamalaugarren.
Bestalde, atzo, domeka, barruko pistetako lehen proba jokatu zuten Anoetan. Oihan Zuluetak 00:07:28ko denbora egin zuen 60 metroko proban eta Iker Menorrek 00:07:55ekoa.