Hainbat domina eskuratu dituzte Arrasate Atletiko Taldeko atletek Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Atletiko Taldea 2024ko ots. 12a, 07:49

16, 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu ziren otsailaren 3an eta 10ean Anoetako belodromoan, eta bertan izan ziren Arrasate Atletiko Taldeko atletak. Gipuzkoako txapelketan hiru domina eskuratu zituzten, eta Euskadikoan, bi.

400 metrotan lortu zituzten dominak: Seckou Sissoko atletak zilarrezko eta Eñaut Betegik eta Maia Etxebarriak brontzezkoak.
 
Aipatzekoa da, halaber, Lur Lasaga, Ohian Zulueta, Ander Otero, Danel Ruiz eta Iker Minorrek marka pertsonalak hobetu zituztela, 60 metrotan. Baita Maia Etxebarriak, Ander Oterok, Iker Menorrek eta Oihan Zuluetak 200 metrotan ere.
400 metro  
Asier Bueno 55:93
Seckou Sissoko 54:49
Eñaut Betetegi 56:33
Maia Etxebarria 1:00:38
Ainara Lopez 1:02:88
Lorea Cancelo 1:09:10
1.500 metro  
Izaro Llodio 5:11:31
60 metro  
Lur Lasaga 9:19
Aitor Uranga 7:24
Oihan Zulueta 7:17
Ander Otero 7:28
Danel Ruiz 7:35
Iker Menor 7:42
Ane del Fresno 8:04
Eider Amurrio 8:59
1.000 metro  
Markel Rodriguez 3:02:80
200 metro  
Markel Errasti 26:04
Maia Etxebarria 26:79
Danel Ruiz 23:92
Aitor Uranga 23:85
Seckou Sissoko 24:55
Iker Menor 24:36
Oihan Zulueta 22:83
Eider Amurrio 29:15
800 metro  
Eñaut Betegi 2:18:07
Ainara Lopez 2:32:13
 

Urrezko bi domina

Zapatu honetan, otsailak 10, jokatutako Euskadiko txapelketan, ostera, bi urrezko domina lortu zituzten; bata, Seckou Sissokok 400 metrotan, eta bestea, brontzezkoa, Ane del Fresnok 60 metrotan.
 
Era berean, aipatzekoa da Maia Etxebarariak Arrasateko errekor berria ezarri zuela 200 metrotan; 26:39, hain zuzen ere.
 
60 metro  
Ane del Fresno 8:05
Danel Ruiz 7:44
200 metro  
Maia Etxebarria 26:39
Asier Bueno 24:56
400 metro  
Eñaut Betegi 56:70
Seckou Sissoko 53:06 (marka pertsonala hobetu)
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak