Uztailaren 14an izango da Arrasate Errugbi Taldeko Ohiko Batzar Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Rugby Taldea 2026ko uztailaren 1a

18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean. Beti bezala, klub zuri-moreko bazkideak Mojategiko bilera-gelan bilduko dira.

Denboraldia amaitzearekin batera ikasturtean egindakoa baloratzeko garaia iristen da eta, kontu horiek guztiak klubeko bazkideekin batera eztabaidatzeko, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du aurki.  Hitzordua bi aste barru izango da, uztailaren 14an, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean.  Urtero legez, klub zuri-moreko bazkideak Mojategin bilduko dira, goiko pisuko bilera-gelan, eta bertan Ramon Barrutia buru duen Zuzendaritza Batzordearen azalpenak bertatik bertara jarraitzeko parada izango dute, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. 2025/2026 denboraldiko kirol balantzea.
  3. Komunikazio eta marketin taldearen nondik norakoak.
  4. 2025/2026 ekitaldiko balantze ekonomikoa.
  5. 2026/2027 ekitaldirako aurrekontuaren azterketa eta, hala badagokio, onarpena.
  6. 2025/2026 ekitaldiko balorazio orokorra.
  7. Zuzendaritzako lan-taldeen proposamenak.
  8. Galde-eskeak.

Arrasate Errugbi Taldetik deia luzatzen diete klubeko bazkideei batzarrera gerturatu daitezen, “zuen presentzia ezinbestekoa baita”.  Era berean, jakinarazten dute bileraren ostean bertaratutako guztiak mahaiaren inguruan bilduko direla “hirugarren zati eder batekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak