Zarautzeko finalera joateko autobusa antolatu du Arrasate Errugbi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Rugby Taldea 2026ko maiatzaren 26a

Klubak jakinarazi duenez izena emateko azken eguna asteazkena, hilak 27, izango da. Irteera ordua 14:00etarako finkatuta dago eta, buelta, 20:00etarako. Apuntatzeko ARTko nesken Instagram kontura idatzi beharra dago.

Arrasate Errugbi Taldeak autobusa antolatu du zapatuan, maiatzak 30, senior mailako neskek Zarautzen jokatuko duten Ligako finala ikusten joateko. Iragan domekan La Unica Mojategin mendean hartu eta gero, Elorrio eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RT-k final handirako txartela eskuratu zuen. Konbinatu euskaldunak Gaztedi izango du zain, esan bezala, Zarautzeko Asti errugbi zelaian jokatuko den finalean, 15:30ean hasiko dena.

Bertara joan eta taldea animatzeko, klub zuri-moreak autobusa antolatu du zaleentzat, eguerdiko 14:00etan Arrasateko autobus geltokitik abiatuko dena. Buelta partidu ostean izango da, 20:00etan, hain justu ere. Izena emateko ART-ko nesken Instagram kontura idatzi beharra dagoela jakinarazi dute, eta epea asteazkenera arte -hilak 27- egongo da zabalik.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak