Urtero legez, igande honetan -hilak 28- Arrasate Errugbi Taldeak Gabonetako entrenamendua burutu du. Badira urte batzuk klub zuri-moreak ekimen hau abiarazi zuela, non nahi duenak Mojategin burutzen den lansaioan parte hartzeko aukera duen.
Esan bezala, hitzordua igande honetan izan da, eta goizeko 10:30eatik aurrera Mojategin jendetza ederra batu zen. Bertaratutakoek gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutiak prestatutako ariketa eta jokoekin primeran pasatu zuten, giro ona eta umorea falta ez zirela. Ohi bezala, lansaioaren ostean guztiek indarrak berreskuratu zituzten Arrasate Errugbi Taldeko kideek prestatutako hirugarren denborarekin. Zalantza izpirik gabe, 2025ari agur esateko modurik onena, azken urteetan tradizio bilakatu dena.