Moral eta Otadui Euskal Selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Rugby Taldea 2025eko abenduaren 18a

18 eta 16 urtez azpiko kategorietan, Andaluziaren kontra jokatuko dituen partiduetan.

16 urtez azpiko Euskal Selekzioak Andaluziaren kontra neurtuko ditu indarrak asteburu honetan Zarautzen eta, deialdian, Arrasate Errugbi Taldeak ordezkari bat izango du: Oinatz Otadui. Emakumezkoetan, 18 urtez azpiko kategoriako taldeak ere Andaluzia izango du aurkari, eta hemen ere ordezkari arrasatear bat izango da, Leah Moral. Ez da aurreneko aldia Moralek eta Otaduik Euskadiko elastikoa defendatzen dutela, aurretik zenbait entrenamendu eta partiduetan hartu baitute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak