Leah Moral Euskal Selekzioarekin izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Rugby Taldea 2025eko azaroaren 19a

Konbinatu euskaldunak Valentzian jokatuko du zapatuan, CESA delako txapelketaren baitan, Selekzio Autonomikoen Espainikoa Txapelketa.

17 urtez azpiko emakumezkoen Euskal Selekzioak Valentzian jokatuko du zapatuan, CESA delako txapelketaren baitan -Selekzio Autonomikoen Espainikoa Txapelketa-, eta bertan Leah Moral arrasatearra izango da. Isabel Bergareche, Leire Muñoz eta Josu Zubiarrain hautatzaileen gidaritzapean, Euskal Selekzioak Valentziaren kontra neurtuko ditu indarrak goizeko 11:00etatik aurrera. Ez da lehenengo aldia Moralek euskal konbinatuaren deia jasotzen duela, honezkero zenbait entrenamendu eta partiduetan hartu baitu parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak