Astelehen honetan, hilak 27, Euskal Selekzioak zenbait entrenamendu saio burutuko ditu kategoria ezberdinetan eta, hauetarako egin dituen deialdien baitan, Arrasate Errugbi Taldeko zenbait ordezkari izango dira. 18, 17 eta 16 urtez azpikoetan klub zuri-moreko lau jokalari izango dira orotara: Markel Vasquez, Oinatz Otadui, Amets Zumarraga, Oier Beristain, Leah Moral, eta Reda Aarafa Allaaoui.
Ordezkaritza zabalena 16 urtez azpikoetan izango du Arrasate Errugbi Taldeak, aurretik aipatutako lehenengo lau jokalariekin. Hauek guztiek Zarautzeko Astin errugbi zelaian burutuko dute lansaioa, 18:00etan hasita.
17 urtez azpikoetan, eta nesketan, Leah Moral izango da. Kasu honetan hitzordua zertxobait lehenago izango da, 17:15ean, Bilbon. Bertan, Isabel Bergareche, Irene Alonso eta Josu Zubiarrain hautatzaileen gidaritzapean, 10 klub euskaldun ezberdinetatik hautatutako jokalariek batera entrenatuko dute, tartean Moral arrasatearra.
Azkenik, 18 urtez azpikoek Ordizian burutuko dute lansaioa, 18:30ean hasita. Kasu honetan entrenatzaileak Oscar Astarloa eta Jon Ander Crende izango dira eta, Arrasate Errugbi Taldea ordezkatzen, Reda Aarafa Allaaoui izango da.