DENBORALDI AMAIERAKO JAIALDIA OSTIRALEAN LABEGARAIETAN
Amaitu da jada txapelketa sasoia. Emaitzak ospatu eta bergararrei taldeak urtean zehar egindako lana ezagutera emateko, ekainaren 19an, arratsaldeko 7etan, Labegaraieta Polikiroldegian denboraldi amaierako jaialdia izango dugu.
Bertan gure gimnasta guztiek hartuko dute parte: aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil, kadete eta gazteen banako eta taldeko ariketak ikusteko aukera izango dugu. Beraiek prestaturiko dantza koreografiak ere eskeiniko dituzte gimnastek.
Bestalde, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetako emaitza garrantzitsuenak honakoak izan dira:
June Candelario, alebinetan Gipuzkoako txapelduna/
Ane Izquierdo, kadeteetan, Gipuzkoako bigarrena/
Ariana Burgos, jubeniletan, Gipuzkoako hirugarrena/
Jone Olabarria, jubenila mazekin, Euskadiko bigarrena/
Kadete taldea, Euskadiko hirugarrena /
Jubenil taldea, Gipuzkoako eta Euskadiko hirugarrena.
Zorionak denoi!