Bertan, Debagoieneko eskualdeko Lanbide Heziketako zentro guztiak egongo dira, formakuntza ez arautuko akademiak, ekintzaileen zentroak, eta formakuntza eta enpleguarekin lotura daukaten erakunde publiko eta pribatuak ere. Bakoitzak bere eskaintzak erakutsiko ditu eta aukera egongo da bertan garatutako hainbat proiektu ezagutzeko ere.
Aukera polita da Lanbide Heziketaren aukeren berri eman eta eskualdeko eskaintza plazaratzeko.
Hainbat jarduera izango dira, hala nola lan-merkatura hurbiltzeko tailerrak, prestakuntza-espezialitateak ezagutzeko bisita gidatuak eta informazio-solasaldiak. Hitzaldion artean, Codesyntax-eko Gari Araolazaren eta Amaia Albes diseinatzailearen eskutik “Ekintzailea naiz” izenpean, beraien sormen eta gustuko duten jarduerekin laneratze arloko ibilbidearen inguruan mintzatuko dira.
Azoka hau, ikasleei, langileei eta langabetuei dago zuzenduta, eta baita formazio edota lan bila dabilenarentzat ere.