Energia Minieolikoaren inguruko hitzaldia

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ERAIKUNTZAKO HEZIKERA ZIKLOAK, hainbat hitzaldi antolatu ditu sektorearen inguruan dauden gaur egungo gaiak jorratzeko. Ostegun honetan, hilak 27, energia minieolikoaren inguruan mintzatuko dira.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ERAIKUNTZAKO HEZIKETA ZIKLOAK, ospatzen duen “Eraikuntza pil-pilean” hitzaldi sorta barruan,  sektoreko profesionalei eta enpresei zuzenduta, “Energia Minieolikoa, eredu energetiko berri baterantz” hitzaldira gonbidatzen zaitu.


HITZALDIA: “Energia Minieolikoa, eredu energetiko berri baterantz”

  • HizlariaBaiwind (www.baiwind.com) Enpresako Iñaki Garaiok hitzaldia emango du. Urduñan kokatutako enpresa honek 300 eta 12 kW arteko potentzia maila duten Ardatz Horizontaleko Aerosorgailuak diseinatu eta garatzen dituzte, etxe eta merkataritza erabilpena izan dezaten, bai nekazal zein hiri guneetan kokatzeko. 
  • Eguna eta ordua: 2014ko Otsailaren 27, osteguna, 11:30etan
  • Tokia: Arizmendi ikastolan, Ferixalekua eraikina.  Otalora Lizentziatua kalea, 8, 6º. solairua. Arrasate
  • Sarrera: Dohain 

 

Interesatuak, otsailaren 26 baino lehenago,  lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidean izena (izen-abizenak, enpresa eta emaila) eman beharko dute edo 943 790 027 / 943 712 025 telefonoetara deitu. Plazak mugatuak dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.