Eskizofreniari eta Patologiari buruzko Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa 2014ko ots. 20a, 09:13
Azken hamarkadetan mendekotasun-sortzailearen jarreraren eta gaitz psikopatologikoen arteko erlazioa agerian jarri denez, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan erizain laguntzaileak buruko-osasunaren esparru honetan murgiltzeko asmoz, jardunaldi bat antolatu dugu. Saioa Arrasateko Kulturaten izango da, martxoaren 13an.

EGITARAUA

9:00   Akreditazio eta dokumentazio banaketa.

9:15   Sarrera. Edurne Erauskin; Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako zuzendaria.

9:30-10:30. HURBILPENA ESKIZOFRENIARA. 

- Sintomatologia.
- Diagnostikoen azpimotak.
- Parte-hartze terapeutikoak.
- Errehabilitazioa eta eskizofrenia.
- Kasu erreala.

10:30-11:30. HURBILPENA PROZESU DUALETARA. 

- Patologia dualaren kontzeptua.
- Eskizofrenia eta patologia duala.
- Pertsonalitatearen gorabeherak eta patologia duala.
- Parte-hartze terapeutikoak eta patologia duala.
- Kasu erreala.

11:30   Kafea.

12:00-13:30. ERIZAIN LAGUNTZAILEAREN PAPERA ESKIZOFRENIAREN ZEIN PROZESU DUALEN KASUETAN.

- Zaintza planak.

14:15   Luntxa.

15:30-16:30. KASU PRAKTIKOAK. 

- Behaketa sintomatologikoa. 

- Eskizofrenia paranoidea.

- Patologia duala.

16:30-17:30. KASU PRAKTIKOA. Zaintza Planen Elaborazioa (Erizain Laguntzailea)

EMILIO A. MARTÍN TEJEDOR. Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko Psikologo Klinikoa.
ENERITZ IRUSTA BARRENA. Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko Ospitaleratze Unitateko DUEa.
HIZLARIAK ESKIZOFRENIA ETA PATOLOGIA DUALA

 

IZEN EMATEA (AZKEN EGUNA MARTXOAREN 10A IZANGO DA)

Jardunaldian izena emateko deskarga ezazu izen-emate orria hemen klik eginda eta behin beteta dagoenean, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuko idazkaritzan utzi edota hurrengo helbide elektronikora bidal dezakezu: mahernandez@arizmendi.ikastola.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak