Ekainaren 18an, Dantzaz konpainiakoek prentsaurrekoa egin zuten Koldo Mitxelena Kulturgunean hedabideetara zabaldu nahian Dantzagela esperientzia. Prentsaurreko haren ostean etorri da igandeko notizia EITBko informatiboan.
Aurten konpainia horretako dantzarien laguntzarekin, ikastolako ikasleek koreografia bat egin dute Naufragoak ekoizpena oinarri hartuta. Horren osagarri, gainera, gelan beste ezagupen batzuk landu dituzte , hala nola, ingurunea, literatuta, musika etab. Dantzaz konpainiak esperientzia pilotu gisa jarri du martxan aurten Arizmendi Ikastolan proiektua, eta emaitzak ikusita, datorren ikasturtean ere jarraituko du.
Arizmendi Ikastolak betidanik izan du helburu hezkuntza ez formala eta hezkuntza formala uztartzea, eta proiektu horrek erabat betetzen du asmoa.