Arizmendi Kirol Elkarteko kadeteak mailaz igo dira

Ohorezko mailara igo da Arizmendi Kirol Elkarteko neskem kadete taldea, eta datorren astean berebiziko partidua daukate senior mailakoek, Euskal Ligara igotzeko aukera jokoan izango da eta.
Denetariko emaitzak izan dira Arizmendi Kirol Elkarteko taldeetan. Futbolari dagokionez kadeteen neska taldea mailaz igo da, Ohorezko kadete mailara, hain zuzen ere. Senior neskek partidua irabazi zuten, eta datorren astekoa hil ala bizikoa izango da, izan ere, irabaziz gero, horiek ere mailaz igoko dira, Euskal Ligara.
 
Mutilen futbolari dagokionez erregional mailako taldeak Andoaingo taldearen aurkako kanporaketa irabazi zuten. Igandean, Martuteneren aurka izango dute final erdia. Gipuzkoako Kopa irabazteko azken ahalegina egin beharko dute. 
 
Bestalde, Areto Futboleko ARIZMENDI ESKORIATZA infantil taldeak ezin izan zuen Gipuzkoako txapelketako finala irabazi, 2-1 galdu baitzuten Zarautzen kontra.
 
Infantil mailako ARIZMENDI AITZORROTZ Udaberri Txapelketako txapeldun suertatu da. Kadete mailako taldea Gipuzkoako txapelduna izan da, eta datorren larunbatean Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Bilbon, Berri Otxoa taldearen aurka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.