Zapatuan jokatutako partida izan zen ligako etxeko azken partida, eta bat eta hutsekoarekin bukatu zen. Arizmendikoak hamaika gol aukera izan arren ez zuten bat bera ere sartu. Aurkariak, Luberrik, bere atean sartu behar izan zuen etxekoek garaipena lortzeko. Gauzak horrela, hurrengo asteburuan, hil ala biziko partidua daukate Hernaniren aurka, Hernanin. Ohorezko ligara igotzeko txartela beraien eskuetan dago.
Arizmendiko kadete nesken talde honek, ezinbestekoak izan diren guraso eta senitartekoak izan dituzte astero taldeari laguntza eta animoak ematen, beraz, zorionak guztioi!