Bi goiz horietan askotariko ekintzak egingo dituzte: entrenamenduak, jolas kooperatiboak, hitzaldiak... Entrenamenduak balioko diete Mirandako futbol txapelketarako, izan ere, horixe izango da euren hurrengo erronka.
Gaur egun, Mondra eta Arizmendi Kirol Elkartekoak dira bailarako neska futbolariak, baina esan bezala laster batera arituko dira. Mondra eta Arizmendi Kirol Elkartearekin batera UDA ere ari da proiektua bideratzen.