Goizean hiru orduko txangoa egin zuten, Barandiaran museoko arduradunek kondaira mitologikoak kontatzen zizkieten bitartean. Tartalo, Mari, Galtzagorri... izan zituen hizpide. Ataunen bazkaldu zuten eta arratsaldez Ezkiora joan ziren, Igartubeiti museora. XV. mendeko euskal baserria da Igartubeiti, eta beste gauza batzuen artean, bertan dagoen dolarea ikusi zuten. Argazki gehiago.