Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa guneko komunitateak jaiegun berezia antolatu du datorren larunbaterako, urriak 17. Topaketa honen antolakuntzan ikasle ohiak eta gaur egungo zein garai bateko irakasleak ibili dira elkarlanean. Azken hilabeteotan egin dituzten lehen bilerek eta bertatik sortutako lantaldeak beren lehen fruitua eman dute.
Komunitatea sendotu eta elkarrekin jarduerak antolatzeko batzordea eratuta, azken hilabeteetan buru-belarri ibili dira lanean. Topaketa horietatik sortutako ideien artean, parte-hartzea eta jai-giroa uztartuko dituen jaieguna diseinatu dute datorren larunbaterako. Planak egun osoko egitarau zabala jasotzen du:
- Goizean: Olinpiadak egingo dira, adin eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko lehiaketa osasuntsua bultzatuz.
- Eguerdian: Elkarrekin bazkalduko dute Al Andalus Kultur Gunean.
- Arratsaldean: Bingo musikatua egongo da eta, segidan, olinpiaden final handia jokatuko da.
Aurtengoa ekimenaren lehenengo edizioa izango da, baina helburua argia da: ekimena poliki-poliki zabaltzen joatea eta urtez urte komunitatea indartzen jarraitzea.