Kantu-opari zoragarria Lapurditik: Ikastolen arteko elkartasunetik sortutako doinu berria

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola

2022ko neguan, Ametza Ikastolako haur eta komunitateak berogailu sistemarekin arazo larri bat izan zituela jakin bezain laster, Arizmendi Ikastolak erantzun azkar eta indartsua antolatu zuen: elkartasun kanpaina zabal bat jarri zen martxan gure bailaran, berehala Euskal Herriko beste hainbat txokotara ere hedatu zena.

Gertakari hura, Ikastolen saretze naturalaren eredugarri izateaz gain, "herritik eta herriarentzat" egindako ekimena izan zen, hezkuntza komunitate osoaren bultzadari esker Ametza Ikastolako ikasle zein irakasleen egoera bideratzea lortu baitzen.

Bada, garai hartako elkartasun-uhinak erakutsitako herri-ekintzak eta orain Lapurditik jasotako kantu-opari zoragarri honek herrigintzaren zein zaintzaren balioa jarri dute berriro ere agerian. Izan ere, Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia musikariek kantu hau konposatu eta grabatu dute garai hartako elkartasuna eta herri-proiektu baten inguruko babes-katea gogora ekartzeko. Horrelako ekintzek erakusten dute Ikastolon arteko elkartasuna ez dela hitz huts bat; komunitatea egiteko eta elkarri laguntzeko dugun modua baizik. Kantu hau jasotzea ohore handia da guretzat eta herri gisa elkarrekin zein urrun iritsi gaitezkeen gogorarazten digu.

Abestia jada entzungai dago plataforma digitaletan eta Youtube bidez zabaldu da, euskal gizarte osoari elkartasunaren eta elkarlanaren garrantzia kantu bidez transmititzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak