“Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin” izenburupean, saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da Magala espazioan bertan. Ekimen hau, Arizmendi Ikastolako familiei ez ezik, herritar guztiei irekia dago, Magalaren xedea komunitate osora zabaltzea baita.
Saioa gidatzeko ardura Dorleta Sologaistoa Agirianok izango du. Dorleta erizaina da lanbidez eta Arizmendi Ikastolako PRO egitasmoko (Lanbide Heziketa) irakaslea. Bere esperientzia zabalari esker, saio praktikoa eta ulergarria eskainiko du, familiek egunerokotasunean izan ditzaketen zalantza zehatzak argitzeko asmoz.
XEHETASUNAK:
- Ekintza: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin” hitzaldia.
- Eguna: Maiatzak 21, osteguna.
- Ordua: 17:30ean.
- Lekua: Magala espazioa (Uribarri gunea, Arrasate).
- Hizlaria: Dorleta Sologaistoa Agiriano.
Parte hartzeko izen-ematea formulario bidez egin behar da.