Aurrematrikula zabalik da Mondragon Lanbide Heziketan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2026ko maiatzaren 13a

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dute MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea.

30 titulazio ekaintzen dituzte guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren inguruan, besteak beste. 

Aurrematrikula epea zabalik 

Gogorarazi nahi dugu maiatzaren 4tik 22ra bitartean zabalik dagoela Lanbide Heziketako ziklo guztietan izena emateko aurrematrikula epea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak