Udaberriko jaixa ospatuko dugu datorren Maiatzaren 9an Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2026ko maiatzaren 8a

Negua atzean utzi dugu eta lurra esnatu da. Udaberriarekin batera, dena loratu eta kolorez jantzi denez, ospatzeko garaia heldu zaigu! Datorren maiatzaren 9an, zapatua, Arizmendi Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleok elkarrekin gozatzeko egun handia izango dugu Aretxabaletan.

Umorez, poztasunez eta auzolanean, egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu familia guztientzat:

 

10:30 - Egunaren hasiera Basabeazpi kanpoan

10:45 - Jolasak

12:00 - Trikitilariekin kalejira herriko plazara

12:30 - Plaza Dantzak

13:00 - Buruhandiak

13:30 - Trikitilariak

14:30 - Bazkaria

15:00 - Umeentzako tailerrak

16:15 - Musika eta dantzak

17:30 - Txokolate beroa Argitxorekin

 

Animatu eta etorri larunbatean Aretxabaletara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak