Arizmendi Ikastolak Lanbide Heziketako ate irekien jardunaldiak egingo ditu apirilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2026ko apirilaren 16a

Arizmendi Ikastolak datorren apirilaren 22an, asteazkena, Lanbide Heziketako Ate Irekien jardunaldiak egingo ditu. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Arrasateko Ferixaleku gunea informazio eta orientazio puntu bihurtuko da etorkizun profesionala marraztu nahi duten gazte eta familientzat.

Jardunaldi hauen helburu nagusia da bertaratzen direnek ziklo bakoitzaren xehetasunak gertutik ezagutzea. Ekitaldi orokor bat izan beharrean, ziklo bakoitzak bere espazioa izango du, eta arduradunek banan-banan azalduko dituzte edukien berezitasunak, instalazioak, erabilitako lan-metodologia eta irteera profesionalak.

Ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea da Arizmendi Ikastolaren helburua, eta horretarako, maila desberdinetako zikloak eskaintzen ditu Lanbide Heziketan:

  • ● Goi Mailako Zikloa: Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza (GIKAI).
  • ● Erdi Mailako Zikloak: Erizaintzako zaintza osagarriak, Mikroinformatika sistemak eta sareak, eta Osasun larrialdiak.
  • ● Hasierako Lanbide Heziketa: Sukaldaritza, Etxebizitzen mantentze lanak eta Informatika.

Berritasun garrantzitsuak aurten

Aurten, gainera, eskaintza indartu dute bi berritasun nagusirekin, lan-
merkatuaren beharrei erantzuteko:

  • 1. Ziurtagiri profesionala (C Gradua): Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta hezkuntzako esku-hartzea.
  • 2. Informatika eta komunikazioetako oinarrizko profesionala
    (Hasierako Lanbide Heziketa).

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Arizmendi Ikastolaren
webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak